TusTextos

Zarena Zarelako Et Aniazena Eragiten Duzulako!

ZARENA ZARELAKO ETA NAIZENA ERAGITEN DUZULAKO



Egunero da gauza bera, maite zaitut, oso gainera, baina
ez dut aurkitzen hizkirik ezta ekintzarik behingoz demostratzeko.
Hain sendo bihurtu egin duzu gure arteko harremana,
apurtzeko beldurra nirekin bizi dela,zoratuta amaitzeko beldurra.
Zure lagutnasuna da motorra, eta eskeintzen dizkidazun
begiradak eta irriak haren erregaia.Zure hitzak motorra ibiltzeko gurpilak dira,
haiei esker oreka mantenduz noa, bizirauten.
Falta zaidan gauza bakarra ausardia da, motorra erregaiaz
lagunduta gurpilen gaienan martxan jartzeko,baina, lotsa
eta beldurra ohean sartuta ditut gauero, nire barne-barnean
zulotxoak pixkanaka eragiten.
Badakit ,azken aldi honetan amilduta sentitzen zarela,munduko
zerua beltza ikusten dozula, gaizo zaudela, batzutan irrifarreak kostata
ihes egiten dutela zure aurpegitik, baina , zu zeu, tristura
eragiten duten faktore guzti hoiek baino askoz handiagoa
zara, benetan!
Egunak ostadarreko kolorez margotu dezagun elkarrekin, lainoak
abestiekin uxatuz,gaua helduko zaigu, orduak zurekin
hizketaldietan "zasssst" batean joaten direzelako.
Izarretaraino igo nahi zaitut lurrean zaudenean, zure amets goxo
baten narratzailea izan nahi dut zuk protagonista izanda, historio landu bat osatuz,
lexiko bikainaz inguratuta eta laguntasuna
gai nagusia izanda,,amaieran saririk politena irabazten,
zure muxu gozo bat masailaren goikaldean.
Ezin zaitut gaixorik ikusi, nire gorputz guztia desoreka eta hotz
garrantzitsu etan murgiltzen delako.
Edozein momentuan dana aldatu egin daitekeelako, nahiz eta inolaz espero;
nire hitzik sendoenak zutzako direla aitortu
nahi dizut behin eta berriz. Minuturo eskerrak emateko beharra
sentitzen dut, izugarria zarelako, berezia, inork ez bezala,
zu zeu zarelako, miresgarria, artista hutsa, lagun perfektua (perfekzioa existitzen
bada), inoiz ahaztuko ez ditudan momentuak
oparitu dizkidazulako eta zu gabe aurkituko banintz, ito
egingo nintzatekeelako, arnas-bidea estalita egongo balitz moduan;
dena desoreka batean bihurtuko zelako eta nire burua lurraren kontra
jo egingo zuelako kontrolik gabe,
lasaitasuna zu zeuk zarelako.
Mila esker!




....por ser komo eres y acer ke sea komo soy.....
Nineuk04 de abril de 2009

2 Comentarios

  • Keos

    Bien no lo entiendo pero lo que has escrito al final me permite ver que es un buen escrito seguramente escrito con sentimiento de agradecimiento me gustaria saber que dice pero no siempre se puede
    Que estes bien

    04/04/09 06:04

  • Wersi

    Muy bien Nineuk, m eparece perfecto que haciendo uso de la libertad de expresi?n escribas en el idioma que te plazca.

    Pero como dice Keos, por el final que pones , este texto tiene pinta de tener mucho sentimiento y nos gustar?a que lo compartieras con todos los lectores de TT.

    Un saludo de Wersi...

    04/04/09 07:04

Más de Nineuk

Chat