TT
Para Sentirte Mañana Kiero Sentirte Hoy 18 de mayo de 2011
por nineuk
Biharkoan zu sentitzeko

Gaurkoan saiatuko naizelako
bakoitzak dekogun erratzeko aukera nahi dut gaurkoan.
Zugaitik, nigaitik, gugaitik, hizkuntzagatik.

Hamaika bide daude mundutik
gaurkoan zu zara nirea,
galduta zaudenean agertzen den bihurgune goxo hori
norbera galtzeko baina beldurra ez sentitzeko eraikita.

Gaurkoan zu sentitu nahi zaitut.
Eguneko orduei denbora lapurtzeko
erlojuei bateria xurgatzeko
zu besarkatu nahi nuke gaurkoan
edozein kale estu zein zabal batean zoratzeko
goizeko ordu txikiei bion muxu batekin esnatzeko.
Bizitzari barre egiteko
iritziak irrintziz zerura botatzeko
gaurkoan ere barnealdean sentitu nahi zaitut,
edozein abesti elkar dantzatzeko
agurretan azken muxua lehenengoa bezala dastatzeko
lo eza ohe gainean ordu barik igarotzeko.

Biharkoan sentitzeko,
gaur, sentitu,maitatu,dastatu,esnatu,dantzatu,igaro,xurgatu,
galdu,muxukatu,frogatu,laztandu,sendatu,lagundu,besarkatu
nahi zaitut gaurkoan.

3 Comentarios

Seguramente será precioso, pero como no se euskera

18/05/11 12:05

Jo, oso polita, benetan :) Asko gustatzen zait.

18/05/11 03:05

mila eskerrrrrrr!!!,....euskeraz izan dudan lehen komentarioa izan dau ta...bihotzezzz alaitu egin nau!

18/05/11 11:05

Sigue leyendo a Nineuk arrow_downward

Mis Amigas Las Paredes
1171 lecturas, 2 comentarios
Solo Deseo
1036 lecturas, 0 comentarios
Vuelven a Arder Las Cenizas!
1024 lecturas, 0 comentarios
El Tiempo y Sus Despistes
918 lecturas, 0 comentarios
Algo Ruin!
1006 lecturas, 0 comentarios
Chat