Gaurkoan saiatuko naizelako
bakoitzak dekogun erratzeko aukera nahi dut gaurkoan.
Zugaitik, nigaitik, gugaitik, hizkuntzagatik.
Hamaika bide daude mundutik
gaurkoan zu zara nirea,
galduta zaudenean agertzen den bihurgune goxo hori
norbera galtzeko baina beldurra ez sentitzeko eraikita.
Gaurkoan zu sentitu nahi zaitut.
Eguneko orduei denbora lapurtzeko
erlojuei bateria xurgatzeko
zu besarkatu nahi nuke gaurkoan
edozein kale estu zein zabal batean zoratzeko
goizeko ordu txikiei bion muxu batekin esnatzeko.
Bizitzari barre egiteko
iritziak irrintziz zerura botatzeko
gaurkoan ere barnealdean sentitu nahi zaitut,
edozein abesti elkar dantzatzeko
agurretan azken muxua lehenengoa bezala dastatzeko
lo eza ohe gainean ordu barik igarotzeko.
Biharkoan sentitzeko,
gaur, sentitu,maitatu,dastatu,esnatu,dantzatu,igaro,xurgatu,
galdu,muxukatu,frogatu,laztandu,sendatu,lagundu,besarkatu
nahi zaitut gaurkoan.